XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKUAL-HERRIA. AINHARBE.

Bildozeko belhagiliak.

- Igaran asteartian, guk Ainharbiarrek zaparta erri egin dugu Mauleko jujiaren aitzinean, Bildozeko belhagileki.

Bildoze hortan umen da alhargun bat eskonzekua Mauleko alharguntsa bateki.

Zintzarrosa franko Maulen ere umen da, eta orano ez tute fini, bena Bildozen orano hanitch haboro.

Eztaike erran Bildozeko tarrapata....

Herots hoyek dira hain handi noun ezagun beytirade goure Arbaillala, erran nahi beyta Ainharbeko hegiala....

Iragan ostegun gayan, ene emaztekia jeiki da herots hoyek harriturik: -O Dominiche, iratzar zite... eztuzia othian entzuten azanz itchousi hoyek...?.

Ni ere iratzartzen niz franko lotsaturik... behatzen niz kamberako leyhotik...... eta berehala ezagutu herots hoyek zer ziren.

Erraiten derot emazteari: Ah ezitiala harit, emaztia! Azanz handi hoyek zintzarrotsak izan behar dute eta ene ideyaz heldu dirade....

Bildozeko aldetik nik ouste....

- Oh Dominiche, ezta possible zintzarrotsak hoin itchousi....

Nik (...) entzun dut Bildozen haborouak belhagile direla, eta segur niz Bildozeko belhagiliak direla Sabatouan ari....

- Ah emazte egiazko buru mehia! hoyek eztirade belhagiliak, bena bay arra ezkontzale zombayti egiten tien destordiak.

- Oyeya Dominiche, sekulan enian entzun holako herots itchoussirik!....

- Ah! Catalina ezteyzut desiratzen holako nahigaberik.

Alafe! bihotzetik erraiten deyzut, Jainkouak begira zitzala alharguntsasetik....

Bildozeko hoyek izan dirade deythurik jujaren aitziniala, bena belhagile hoyek batere ez ogenik.

Jaoun jujari eman dere arapostu umilki hoyek ohian zirela....

Bildoztar hoyek, ala belhagile edo sorgin batere eztirade poutrougnak.

Nahi ginuke, asteharte oroz, hola erri egin.

Esperantcha dugu orano, zeren solasa ezta umen fini.

Adios arren, adios berriz arte....

Bildozeko belhagiliak....

AINHARBEKO PETUT.